Uncategorized

El programa de fiestas de Estella-Lizarra con todos los actos en euskera

LIZARRAKO FESTAK
2017

Estella-Lizarrako Udalak, Nafarroako Gobernuaren baimenaz eta ohitura zaharra jarraituz, San Andres eta Puy Birjina Patroien ohoretan Herriko Festak direla eta, 2017ko abuztuaren 4, 5, 6, 7, 8, 9 eta 10ean hurrengo jai jarduera hauek ospatzea erabaki du:

ABUZTUAREN 4an – ERRALDOIEN OSTIRALA

HAMABIETAN Udaletxeko Balkoitik, Jai Ofizialak iragartzen duen SUZIRIA jaurtikiko da, kanpai iraulketa orokorraren artean. Klarin eta Tinbalari Bandak Agurra Hiriari joko du; Larraiza eta Ibai Ega taldeetako dantzariek Larrain Dantzaren Jota Zaharra dantzatuko dute, eta musika banda, txistulariak, gaiteroak, errondailak, akordeoilariak, dantzari ohiak, kalejira alaitsuak jotzen eta dantzatzen ibiliko dira kaleetan zehar.
12:15 Foruen plaza, haurrendako Japoniar Lehergailu sorta bat botako da.
13:00 Foruen plaza, omenaldia Hilario Olazaran aitari. Larrain Dantza dantzatuko da, Lizarrako Francisco Beruete dantzari ohien elkarteak antolatua.
13:00 San Martin plaza, VOCES NAVARRAS jota taldearen ekitaldia, San Andres Peñak antolatuta.
16:30 Udaletxetik, ERRALDOI ETA BURU HANDIEN KONPARTSAREN irteera.
17:45 Udal Gorenaren irteera bere segizio ofizialaz lagundurik, hau da: klarinariak, tinbalariak, mazolariak, errespetu-guardiak, gaiteroak, dantzariak eta musika banda, baita ere Erraldoien eta Buru Handien konpartsaz lagundurik.
18:15 Puy Birjinaren Basilika BEZPERA NAGUSIAK kantatuko dira, Lizarrako abesbatza batek Ugartearen Salbea kantatuko du. Bertan Udala izanen da.
Haurrendako Japoniar Lehergailu sorta bat erreko da Puy-ko zelaian.
Jarraian ohizko BAJADICA DEL PUY eginen da.
18:30 San Martin plaza, haurrendako animazioa, El gran libro mágico.
20:15-21:50 Foruen plaza, musikaldia INGENIO orkestrarekin.
20:30 Santiago plaza, dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin, Lizarra Ikastolak antolatuta.
20:30 BEHI IGOERA entzierroaren bidean zehar.
21:00 La Bota eta San Andres Peñen irteera Udaletxetik, non oroitgarriko zapien oparia eginen baitzaie.
22:00 Foruen plaza, Zezensuzkoaren lasterketa.
23:00 Txosna-esparruan, musika: ON, PORCO BRAVO eta BOLBORA, Lizarrako Festagiro Taldea Elkarteak antolatua.
00:00 Santiago plaza, dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin, Lizarra Ikastolak antolatuta.
00:00-1:00 eta 1:45-4:45 Foruen plaza, dantzaldia INGENIO orkestrarekin.
01:00 Foruen plaza, Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria Gaita eta Danborreko gela gaiteroekin. Jarraian, Peña La Bota irtengo da BAJADICA DEL CHE ohizko ibilbidea egiteko.

ABUZTUAREN 5ean – LARUNBATA

08:00 Dianak eta alboradak Musika Banda eta Gaiteroekin.
08:00 Ohizko ibilbideari jarraituz, ENTZIERROTXOA eginen da.
08:15-09:00 Lizarra Ikastolako barrakan, Santiago plazan kokaturik, HERRI-SALDA eskainiko da.
09:00 LEHEN ENTZIERROA, ohizko ibilbidea Zezen plazaraino, bertan bigantxak askatuko dira.
10:30 Udalbatzaren irteera, bere segizio ofizialaz lagundurik.
11:00 Puy Birjinaren Basilikan eta Gure Goitiar Patroiaren ohoretan, kantaturiko MEZA NAGUSIA izanen da. Udalbatza bertan egonen da.
Jarraian Japoniar Lehergailu jaurtiketa.
Hurrengoan NESKEN BAJADICA DEL PUY ospatuko da.
11:00 Remontival pilotalekuan, Eskuz Binakako XII. Pilota Txapelketaren Finalak.
12:00 GAREAN JAI ALAI “Lizarran kantuz”.
13:00 Los Llanos pasealekuan, Gorgoritoren abenturak, “Gorgorito y los toros del encierro”.
17:15 Udalbatzaren irteera, bere segizio ofizialaz lagundurik.
17:30 San Pedro Ruakoa eliza, BEZPERA NAGUSIAK kantatuko dira, San Andres Apostoluaren ohoretan. Udal Gorena bertan izanen da.
18:30 Zezen plaza,
ZEZENKETA HANDIA
“Antonio San Roman”, Santa Maria del Cubillo (Avila), Abeltzantzaren SEI ZEZEN EDER zezenketan arituko dira, honako toreatzaile hauentzat:
CURRO DÍAZ – DIEGO URDIALES – JAVIER MARÍN
zeinak beraien pikadore eta banderillero taldeak lagundurik izanen baitira.
Jarraian, zaletuentzat bigantxak askatuko dira eta La Bota eta San Andres Peñak irtengo dira.
18:30 San Martin plaza, haurrendako animazioa, con Potxin y Patxin.
19:00 Txosna-esparruan, haurrendako animazioa: Rockodromo eta Malabar-Tailerra MUGITUrekin.
20:00 Santiago plaza, GAREAN JAI ALAI: irrintzi txapelketa.
20:15-21:50 Foruen plaza, musikaldia LONDON orkestrarekin.
21:00-22:00 Santiago plaza, dantzak Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta Ruiz-Echeverria gaiteroekin.
22:00 Foruen plaza, Zezensuzkoaren lasterketa.
23:00 Txosna-esparruan, musika-kontzertuak; AIZKORA, NIÑA COYOTE & CHICO TORNADO eta SKABIDEAN, Lizarrako Festagiro Taldea Elkarteak antolatua.
00:00 Santiago plaza, dantzaldia TRIKITEENS taldearekin, Lizarra Ikastolak antolaturik.
00:00-1:00 eta 1:45-4:45 Foruen plaza, dantzaldia LONDON orkestrarekin.
01:00 Foruen plaza, Desmayo, Larrain Dantza eta Lizarrako Pot-purria Deierri Akademiako gaiteroekin. Jarraian, Peña La Bota irtengo da BAJADICA DEL CHE ohizko ibilbidea egiteko.

ABUZTUAREN 6an – IGANDEA

08:00 Dianak Musika Banda eta gaiteroekin eta ENTZIERROTXOA.
08:15-09:00 Lizarra Ikastolako barrakan, Santiago plazan kokatuta, HERRI SALDA eskainiko da.
09:00 ENTZIERROA. Jarraian Zezen plazan, bigantxak zaletuentzat.
10:30 Udalbatzaren irteera, bere segizio ofizialaz lagundurik.
11:00 San Pedro Ruakoa elizan, Hiriko Patroi Gorenaren ohoretan, San Andres Apostolua, MEZA NAGUSIA eginen da, eta Udalbatzaren etorrerarekin.
12:00 PROZESIO HANDIA San Pedro Ruakoa elizatik, Hiriko Udal Goren Korporazioa, Erraldoien eta Buru handien konpartsa, txistulariak, ermandadeak, kofradiak, akordiolariak, errondailak, txarangak, dantza taldeak, gaiteroak, eta Estella-Lizarrako musika bandaren etorrerarekin.
Jarraian LA PAÑUELADA ospatuko da (herri ekimena).
13:00 Los Llanos pasealekuan, Gorgoritoren abenturak, “En el fondo del mar”.
13:00 Santiago plaza, Bertso Bermuta, Oihana Iguaran eta Ane Labakarekin.
13:15 Foruen plazan. Dantza Plazan: Jauzi festa, Estellerriko Herri Dantzen Tailerrak antolatua.
18:30 Zezen plaza,
NOBILLADA, PIKADOREEKIN
Erriberriko (Nafarroa) Hermanas Azcona abeltzantzaren LAU ZEZENKO toreatuko dira, nobillero hauentzat
JUAN CARLOS BENÍTEZ – YANNIS DJENIBLA “EL ADOUREÑO”
Jarraian, zaletuentzat bigantxak askatuko dira eta La Bota eta San Andres Peñak irtengo dira.
18:30 San Martin plaza, haurrendako animazioa.
19:00 Txosna-esparruan, GAREAN JAI ALAI: haur berbena, XILIPURDI taldearekin.
19:30-21:00 Santiago plaza, herri dantzak PATXI ETA KONPANIA taldearekin, Lizarra Ikastolak antolatuta.
20:15-21:50 Foruen plaza, musikaldia LA MUNDIAL orkestrarekin.
21:00-22:00 Santiago plaza, dantzak Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta Deierri Akademiako gaiteroekin.
22:00 Foruen plaza, zezensuzkoaren lasterketa.
Jarraian, BAJADICA DEL CHE, ohizko ibilbidea. Peña La Botarekin.
22:30-00:00 Santiago plaza, herri dantzak PATXI ETA KONPANIA taldearekin, Lizarra Ikastolak antolatuta.
22:45 San Benito komentu zaharreko barnealdeko patiotik, Tomas pirotekniaren eskutik, SUZIRI SORTA bat erreko da.
23:00 Txosna-esparruan, gau elektronikoa DJekin: IMONOWI; LIS-J; JUAN-K; VITA VIÑARAS; eta LANGARAN & CHEN, Lizarrako Festagiro Taldea Elkarteak antolatua.
00:00-1:00 eta 1:30-3:30 Foruen plaza, dantzaldia LA MUNDIAL orkestrarekin.
01:00 Foruen plaza, Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria Iturrieta gaiteroen ekitaldia.

ABUZTUAREN 7an, ASTELEHENA – ZAHARREN EGUNA

08:00 Dianak eta alboradak eta ENTZIERROTXOA.
08:15-09:00 HERRI SALDA, Santiago plazan kokaturik dagoen Lizarra Ikastolako barrakan.
09:00 ENTZIERROA, eta segidan, Zezen plazan, bigantxak zaletuentzat.
10:00 Nafarroa Beherea kalean, entzierro txiki (itxurazkoa).
11:00 ERRALDOI ETA BURU HAUNDI KONPARTSAREN irteera, Udaletxetik.
Ondoren Japoniar Lehergailu sorta baten jaurtiketa Foruen plazan.
11:00 HAMAIKETAKOA San Martin plazan, bertan Udalak ardoa eta garagardoa oparituko die etorle guztiei. Handik LA BOMBADA irtengo da, ibilbidea Hiriko kaleetan zehar egiteko (herri ekimena).
11:00 Meza San Joan Bataiatzailea elizan, segidan, Foruen plazan UDALAREN OMENALDIA NAGUSIEI eginen da.
12:30 Los Llanos Ibiltokian, KONTZERTUA Estella-Lizarrako Musika Bandarekin. Atsedenaldian ekitaldia Hermanos Montero gaiteroekin.
13:00 Aita Hilario Olazaran txistulari taldearen kalejira.
13:00 Los Llanos pasealekuan, Gorgoritoren abenturak, “Gorgorito y los indios Machakao”.
13:00 Santiago plaza, Bermut Kontzertua, Urko, Amaia eta Lohitzunerekin.
16:30-18:30 Santiago plaza, musika Feelback Events-ekin.
17:30 Los Llanos Kultur Gunearen aurrean, Japoniar Lehergailuen jaurtiketa.
18:00 San Migel Auzoko Pilotalekuan, ipuinak eta jolasak, Ines Bengoarekin.
18:00 San Benito komentuko atzealdean (Ikastola ondoan), familia-animazioa: “María Puy Hermoso de Mendozak den dena zurrumurrutu nahi dizu”.
18:30 San Jeronimo zahar-etxeko lorategian, ACORDES NAVARROS jota taldearen emanaldia.
18:30 Zezen plaza,
BURTZIKETA ARTEAREN ZEZENKETA
Portugaleko Jose Rosa Rodrigues ganadutegiaren, 6 ZEZEN toreatuko dira, honako burtzikari hauentzat:
JOAO MOURA – PABLO HERMOSO DE MENDOZA – GUILLERMO HERMOSO DE MENDOZA
Jarraian, zaletuentzat bigantxak askatuko dira eta La Bota eta San Andres Peñak irtengo dira.
19:30 Santiago plaza, GAREAN JAI ALAI: Hodei magoaren emanaldia.
20:15-21:50 Foruen plaza, GANORAZKO DANTZALDIA (boleroak, txa-txa-txa, pasodobleak, Cumbiak, baltsak, etab.) ESCALA 2000 orkestrarekin.
21:00-22:00 Santiago plaza, dantzak Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta Iturrieta gaiteroen ekitaldia.
22:00 Foruen plaza, zezensuzkoaren lasterketa.
Jarraian BAJADICA DEL CHE. Peña La Botarekin.
00:00 Santiago plaza. ULTIMOS REYES eta PURA POSSE, La Bota Peñak antolatua.
00:00-1:00 eta 1:30-3:30 Foruen plaza, dantzaldia ESCALA 2000 orkestrarekin.
01:00 Foruen plaza, Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria ekitaldia Hermanos Montero gaiteroekin.

ABUZTUAREN 8an, ASTEARTEA – HAURRAREN EGUNA

08:00 Dianak Musika Banda eta gaiteroekin eta, ENTZIERROTXOA ZEZENKOEKIN.
08:15-09:00 HERRI SALDA, Santiago plazan kokaturik dagoen Lizarra Ikastolako barrakan.
09:00 ENTZIERROA ZEZENKOEKIN, eta segidan, Zezen plazan, bigantxak.
10:00 Nafarroa Beherea kalean, entzierro txiki (itxurazkoa).
11:00 ERRALDOI ETA BURU HANDI KONPARTSAREN irteera, Udaletxetik.
11:30 Harrera Haur Udalbatzari Udaletxean, bertan Hiria agintzen duen makila emanen zaie.
12:00 Haur-Udalak SUZIRIAK botako ditu.
Ondoren, San Pedro Ruakoa elizan, lore eskaintza, San Andres Apostoluaren ohoretan, bertan Haur Udalbatza izanen da erraldoi eta buru handi, mazokariak, klarinariak, haur dantzariak eta musika taldeak lagundurik.
Jarraian, LA PAÑUELADA INFANTIL burutuko da (herri ekimena).
Berriro Udaletxean, Erraldoi eta Buru Handiek Hiriko kaleetan zehar beren ibilbidea hasiko dute.
12:30 Los Llanos Ibiltokian, KONTZERTUA Estella-Lizarrako Musika Bandarekin. Atsedenaldian ekitaldia Ruiz-Echeverria.
12:30-14:00 Koroatze plazatik Santiago plazara: KARGAK & DESKARGAK, kaleko bertso eta musika ibiltaria (Igor Elortza, Unai Iturriaga, Rafa Rueda eta Josu Zabala).
13:00 Aita Hilario Olazaran txistulari taldearen kalejira.
13:00 Los Llanos pasealekuan, Gorgoritoren abenturak, “El árbol hechizado”.
16:00-20:00 Los Llanos Pasealekuan, HAURRENDAKO JOLASPARKE HANDIA.
18:00 Remontival Pilotalekuan, profesionalen PILOTA JOKO HANDIAK.
18:30 Zezen plaza,
ZEZEN-IKUSKIZUNA HAURRENTZAT
“Arte Goyesco” taldearekin
Larragako (Nafarroa) Angel Macua Oinordekoen abeltzaintzaren BEHIEKIN,
Ondoren, zaletuentzat bigantxak askatuko dira.
21:00-21:50 Foruen plaza. Kontzertua: EZEN BALEA, 2017ko Lizarrerria Jaialdia lehiaketaren irabazlea.
21:00-22:00 Santiago plaza, dantzak Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta Hermanos Montero gaiteroekin.
22:00 Foruen plaza, zezensuzkoaren lasterketa.
Jarraian, BAJADICA DEL CHE. Peña La Botarekin.
22:20-04:00 Foruen plaza. GAZTE GAUA.
– KELLY KAPOWSKY.
– GATIBU.
– Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria Gaita eta Danborreko gela gaiteroekin.
– Disko festa OHIAN VEGA DJ-rekin.

ABUZTUAREN 9an, ASTEAZKENA

08:00 Dianak eta alboradak eta ENTZIERROTXOA.
08:15-09:00 Lizarra Ikastolako barrakan, Santiago plazan kokatuta, HERRI SALDA eskainiko da.
09:00 ENTZIERROA. Jarraian Zezen plazan, bigantxak.
10:00 Nafarroa Beherea kalean, entzierro txiki (itxurazkoa).
11:00 ERRALDOI ETA BURU HANDI KONPARTSAREN irteera Udaletxetik.
Ondoren, Japoniar Lehergailu sorta bat jaurtikiko da Foruen plazan.
11:30 San Migel Auzoko pilotalekuan, APARRAREN JAIA.
12:00 Foruen plaza, HERRI KIROLAK, Peña La Botak antolaturik.
12:30 Los Llanos pasealekuan, KONTZERTUA Estella-Lizarrako Musika Bandaren eskutik. Atsedenaldian Gaita eta Danborreko gela gaiteroen ekitaldia.
13:00 Los Estellicas errondailaren eta Aita Hilario Olazaran txistulari taldearen kalejira.
13:00 Udaletxean, harrera ofiziala Lizarrako Merindadeko Alkateei.
13:30 Santiago plaza. RUA NEGRA taldearen emanaldia.
15:00 Santiago plaza. Elkartasunaren bazkaria, Lizarra Harrera Hiriak antolatua.
18:00-20:00 Santiago plaza. Musikaldia: MR.TRUFA DJ.
18:30 Zezen plaza,
ERREKORTARIEN LEHIAKETA
Larragako (Nafarroa) Angel Macua Oinordekoen abeltzaintzaren ZEZENekin.
La Bota eta San Andres Peñen irteera.
20:30 ENTZIERROTXOA ZEZENKOEKIN, ohizko ibilbidean zehar.
21:00 ENTZIERROA ZEZENKOEKIN, zezen plazaraino.
20:30-21:50 Foruen plaza. Goateke arratsaldea LOS GUAYANES taldearekin.
21:00-22:00 Santiago plaza, dantzak Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta Ruiz-Echeverria gaiteroekin.
22:00 Foruen plaza, zezensuzkoaren lasterketa.
Jarraian, BAJADICA DEL CHE. Peña La Botarekin.
22:20-03:30 Foruen plaza. TRIBUTO GAUA, pop-rock talde klasikoei.
– Omenaldi emanaldia pop-rock talde klasikoei.
– MOMO, omenaldia Queen eta Freddie Mercury kantariari.
– Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria Deierri Akademiako gaiteroekin.
– Pop-rock klasikoek jotzen jarraituko dute.

ABUZTUAREN 10ean OSTEGUNA – ABADEJADAREN EGUNA

08:00 Dianak eta alboradak eta ENTZIERROTXOA.
09:00 ENTZIERROA, eta segidan, Zezen plazan, bigantxak.
10:00 Nafarroa Beherea kalean, entzierro txiki (itxurazkoa).
11:00 ERRALDOI ETA BURU HANDI KONPARTSAREN irteera, Udaletxetik.
11:00 Santiago plaza, XLVII. AJOARRIERO LEHIAKETAren partaideak hasiko dira bakailaoak atontzen.
11:15 Jurramendi 76 plaza, Japoniar Lehergailu sorta bat jaurtikiko da.
13:30 XLVII. Ajoarriero Lehiaketaren lapikoak zigilatuko dira.
17:30 ENTZIERROTXOA ZEZENKOEKIN, ohizko ibilbidean zehar.
18:00 ENTZIERROA ZEZENKOEKIN.
18:15 Santiago plaza. Bigantxak askatuko dira.
18:30 San Martin plaza, haurrendako animazioa, San Andres peñak antolatua.
19:00 Santiago plaza, XLVII. AJOARRIERO LEHIAKETAren epaimahaia bilduko da eta jarraian lehiaketaren epaia emanen du.
20:15-21:50 Foruen plaza, musika disko-dantza Feelback Events.
21:00-22:00 Santiago plaza, dantzak Deierri Akademiako gaiteroekin.
22:00 Foruen plaza, zezensuzkoaren lasterketa.
Jarraian, BAJADICA DEL CHE. Peña La Botarekin.
00:00-1:00 eta 1:30-3:30 Foruen plaza, musika disko-dantza Feelback Events.
01:00 Foruen plaza, Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria Ruiz-Echeverria gaiteroekin.

JAIETAKO EGITARAUARI GEHIGARRIZKO OHARRAK

ESTATUKO TURISMO IDAZKARITZAK 1980ko URTARRILAREN 16an EMANDAKO EBAZPENAREN BIDEZ LIZARRAKO JAIETAKO “INTERES TURISTIKOA” ALDARRIKATU ZUEN.

ABUZTUAREN 2an, ASTEAZKENA
19,00 San Martin plaza, “Festak berdintasunean” Kafe-Kontzertua, Estella-Lizarrako Emakumeen Asanbladak antolatua.

ABUZTUAREN 3an, OSTEGUNA
10:00 Zezen plaza, “Haur Pintura Taurinoaren XXIII. Lehiaketa”, Club Taurino Estellesek antolatua.
18:00 Chapitel kalean, XXV.TXILINDRON LEHIAKETA.
19:00 Foruen plaza, GAREAN JAI ALAI: jai bezperako jolasak KULKIrekin.
20:00 Zezen plaza, DESENCAJONAMIENTO eginen da, abuztuaren 5 eta 7an, larunbata eta astelehena, hurrenez hurren, zezenketetan arituko diren zezenena.
22:00 San Martin plaza, entzunaldi-kontzertua ESTELLA-LIZARRA MUSIKA BANDAk emana.
23:00 Txosna-esparruan, musika kontzertuak, IRKAIA, KAO ETILIKO eta GABENARA, Lizarrako Festagiro Taldeak antolatua.

ABUZTUAREN 4an, OSTIRALA
05:30 Aurora Lizartarra, “Adriano Juaniz” Auroro Taldeak eskainita.

ABUZTUAREN 11n, OSTIRALA
22:00 Foruen plaza, Zezensuzkoaren lasterketa.

ABUZTUAREN 12an, LARUNBATA
22:00 Foruen plaza, Zezensuzkoaren lasterketa.

ERRALDOIEN ETA BURU HANDIEN IBILBIDEAK

OSTIRALA, ABUZTUAK 4
Irteera 16:30
Udaletxea, Gaiteroen karrika, Nagusia, Puy, Izarra, Foruen plaza, Caldereria, Santiago plaza, Nagusia, Zapateria, Ruiz de Alda, Espoz y Mina, Ruiz de Alda, Zapateria, Antso Ramirez, Udaletxea, Gaiteroen karrika, Carpinteria, Izarra, Nabarreria, La Imprenta, Chapitel, Zapateria, Nagusia, Carpintería, Nagusia, Gaiteroen karrika eta Udaletxea.

LARUNBATA, ABUZTUAK 5
Irteera, 10:30
Udaletxea, Gaiteroen karrika, Carpinteria, Izarra, Foruen plaza, Caldereria, Santiago plaza, Nagusia, Puy, Izarra, Carpinteria, Gaiteroen karrika eta Udaletxea.

Irteera, 17:15
Udalbatza lagunduko da Udaletxetik San Pedro Ruakoa elizara, ondoko kaleetan zehar: Gaiteroen karrika, Nagusia, Antso Ramirez, Azucarero zubia eta San Martin plaza. Elizkizunak bukatutakoan kale berberetan zehar itzuliko da Udaletxera.

IGANDEA, ABUZTUAK 6
Irteera, 10:30
Udaletxetik, Gaiteroen karrika, Nagusia, Antso Ramirez, Azucarero zubia eta San Martin plaza. Hemendik prozesioaren ibilbidea eginen da, gero aipatutako kale berberetan zehar itzultzeko.

ASTELEHENA, ABUZTUAK 7
Irteera, 11:00
Udaletxea, Sortzez Garbia, Uharte Donibanekoa Doktorea, Trenbideko zubia, Arieta, San Jeronimo Egoitza, Arieta, Andia, Donibane Zubia, Deierri etorbidea, Zezen plazako zeharbidea, Arroitz, Bakearen plaza, Zezen plazako zeharbidea, Deierri Etorbidea, “Entrañas” aldapa, Santiago, Nagusia, Nafarroa Beherea, Foruen plaza, Comercio, Nagusia, Gaiteroen karrika eta Udaletxea.

ASTEARTEA, ABUZTUAK 8
Irteera, 11:00
Udaletxea, Antso Ramirez, Zapateria, Ruiz de Alda, Chapitel, La Imprenta, Nabarreria, Izarra, Puy, Nagusia, Gaiteroen karrika eta Udaletxea. Jarraian Haur-Udalbatza lagunduko da San Pedro Ruakoa elizaraino, eta kale berdinetan zehar itzuliko da Udaletxeraino. Ondoren, Sortzez Garbia, Nafarroa Beherea, Foruen plaza, Nafarroa Beherea, San Andres, Koroatze Plaza, San Andres, Sortzez Garbia eta Udaletxea.

ASTEAZKENA, ABUZTUAK 9
Irteera, 11:00
Udaletxea, Gaiteroen karrika, Carpinteria, Izarra, Nabarreria, Erraldoiak eta Buru Handiak, Puy, Nagusia, Zapateria, Antso Ramirez, Azucarero zubia, San Martin plaza, La Rua, Hilobi Santua, La Rua, San Martin plaza, San Nikolas, Aben Seraq, Frai Diego, Los Llanos zubia, Antso Azkarra, Antso Berritzailea, Antso Azkarra, Sortzez Garbia, Behe Nafarroa, Foruen plaza, Comercio, Nagusia, Gaiteroen karrika eta Udaletxea.

OSTEGUNA, ABUZTUAK 10
Irteera, 11:00
Udaletxea, Antso Ramirez, Nabarrerria, Erraldoiak eta Buru Handiak, Puy, Izarra, Foruen plaza, Oñatiko apezpikua, Santiago plaza, Nagusia, Behe Nafarroa, San Andres, Sorkunde Garbiaren Pasealekua, Gaiteroen karrika, Nagusia, Behe Nafarroa, Foruen plaza, Behe Nafarroa, Nagusia, Gaiteroen karrika eta Udaletxea.

GEHIGARRIZKO OHARRAK

Estella-Lizarrako Musika Bandak abuztuaren 7, 8, eta 9an eginen dituen kontzertuak, euria izanez gero, bertan behera geratuko dira.

Mandoen ibilbideak Zezen plazaraino, Udaletxean hasiko dira, arratsaldeko seietan, Estella-Lizarrako Musika Banda eta gaiteroak lagundurik.

Abuztuaren 8an eta 10ean, goizez, azoka esparruko barraketan, haurrendako prezio bereziak.

Hau guztia dela eta bukatutzat ematen da 2017 urterako Hiriko Festen Egitarau Ofiziala, eta bere gehigarrizko oharrak.

Estella-Lizarra, 2017ko uztailaren 19an
Alkatea,
Koldo Leoz Garciandia

Comentarios