Uncategorized

Lizarrako Festak 2019

Estella-Lizarrako Udalak, Nafarroako Gobernuaren baimenaz eta ohitura zaharra jarraituz, San Andres eta Puy Birjina Patroien ohoretan Herriko Festak direla eta, 2019ko abuztuaren 2, 3, 4, 5, 6, 7 eta 8an hurrengo jai jarduera hauek ospatzea erabaki du:

ABUZTUAREN 2an – ERRALDOIEN OSTIRALA

HAMABIETAN Udaletxeko Balkoitik, Jai Ofizialak iragartzen duen SUZIRIA jaurtikiko da, kanpai iraulketa orokorraren artean. Klarin eta Tinbalari Bandak Agurra Hiriari joko du; Dantza Taldeek Larrain Dantzaren Jota Zaharra dantzatuko dute, eta musika banda, txistulariak, gaiteroak, errondailak, dantzari ohiak, kalejira alaitsuak jotzen eta dantzatzen ibiliko dira kaleetan zehar.

12:15 Foruen plaza, haurrendako Japoniar Lehergailu sorta bat botako da.

13:00 Foruen plaza, omenaldia Francisco Beruete Calleja. Larrain Dantza dantzatuko da, Lizarrako Francisco Beruete dantzari ohien elkarteak antolatua.

13:00 San Martin plaza, La Ribera Canta jota taldearen emanaldia, San Andres Peñak antolatuta.

16:30 Udaletxetik, ERRALDOI ETA BURU HANDIEN KONPARTSAREN irteera.

17:45 Udal Gorenaren irteera bere segizio ofizialaz lagundurik, hau da: klarinariak, tinbalariak, mazolariak, errespetu-guardiak, gaiteroak, dantzariak eta musika banda, baita ere Erraldoien eta Buru Handien konpartsaz lagundurik.

18:15 Puy Birjinaren Basilika BEZPERA NAGUSIAK kantatuko dira, Lizarrako abesbatza batek Ugartearen Salbea kantatuko du. Bertan Udala izanen da.

Haurrendako Japoniar Lehergailu sorta bat erreko da Puy-ko zelaian.

Jarraian ohizko BAJADICA DEL PUY eginen da.

19:30 San Martin plaza, haurrendako dantzaldia, “Jolgorio Mix”.

20:30-21:55 Foruen plaza, musikaldia F&F BOULEVARD orkestrarekin.

20:30 BEHI IGOERA entzierroaren bidean zehar.

20:30 Santiago plaza, dantzaldia TRIKITEENS taldearekin, Lizarra Ikastolak antolatuta.

21:00 La Bota eta San Andres Peñen irteera Udaletxetik, non oroitgarriko zapien oparia eginen baitzaie.

22:00 Foruen plaza, Zezensuzkoaren lasterketa.

00:00 Santiago plaza, dantzaldia TRIKITEENS taldearekin, Lizarra Ikastolak antolatuta.

00:00 Txosna-esparruan, musika-kontzertuak: LEVINEN, MADMUASEL eta LA TOKOKERA, Lizarrako Festagiro Taldea Elkarteak antolatua.

00:00-1:00 eta 1:45-4:45 Foruen plaza, dantzaldia F&F BOULEVARD orkestrarekin.

01:00 Foruen plaza, Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria Iturrieta gaiteroekin. Jarraian, Peña La Bota irtengo da BAJADICA DEL CHE ohizko ibilbidea egiteko.

01:30-04:00 San Martín plaza, musika disko-dantza Feelback Events.

ABUZTUAREN 3an – LARUNBATA

08:00 Dianak eta alboradak Musika Banda eta Gaiteroekin.

08:00 Ohizko ibilbideari jarraituz, ENTZIERROTXOA eginen da.

08:15-09:00 Lizarra Ikastolako barrakan, Santiago plazan kokaturik, HERRI-SALDA eskainiko da.

09:00 LEHEN ENTZIERROA, ohizko ibilbidea Zezen plazaraino, bertan bigantxak askatuko dira.

10:30 Udalbatzaren irteera, bere segizio ofizialaz lagundurik.

11:00 Puy Birjinaren Basilikan eta Gure Goitiar Patroiaren ohoretan, kantaturiko MEZA NAGUSIA izanen da. Udalbatza bertan egonen da.

Jarraian Japoniar Lehergailu jaurtiketa.

Hurrengoan NESKEN BAJADICA DEL PUY ospatuko da.

11:00 Remontival pilotalekuan, Eskuz Binakako XIV. Pilota Txapelketaren Finalak.

12:00 GAREAN JAI ALAI “Lizarran kantuz”.

13:00 Los Llanos pasealekuan, Gorgoritoren abenturak, “Gorgorito y garrafito contra los piratas”.

13:00 Udaletxetik, “Tarumba Percusion” batukada taldearen irteera.

17:15 Udalbatzaren irteera, bere segizio ofizialaz lagundurik.

17:30 San Pedro Ruakoa eliza, BEZPERA NAGUSIAK kantatuko dira, San Andres Apostoluaren ohoretan. Udal Gorena bertan izanen da.

18:30 Zezen plaza,

ZEZENKETA HANDIA

Castillo de las Guardas (Sevilla) Buenavista, Abeltzantzaren SEI ZEZEN EDER zezenketan arituko dira, honako toreatzaile hauentzat:

ESAÚ FERNÁNDEZ – LÓPEZ SIMÓNJOAQUÍN GALDÓS

zeinak beraien pikadore eta banderillero taldeak lagundurik izanen baitira.

Jarraian, zaletuentzat bigantxak askatuko dira eta San Andres Peña irtengo da.

18:30 San Martin plaza, haurrendako animazioa, KULKI.

19:00 Txosna-esparruan, haur ikuskizuna.

19:30 Santiago plaza, GAREAN JAI ALAI: VIII. Irrintzi txapelketa.

20:30-21:55 Foruen plaza, musikaldia LONDON orkestrarekin.

21:00-22:00 Santiago plaza, dantzak Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta Deierri Akademiako gaiteroekin.

22:00 Foruen plaza, Zezensuzkoaren lasterketa.

00:00 Santiago plaza, dantzaldia TRIKIDANTZ taldearekin, Lizarra Ikastolak antolaturik.

00:00 Txosna-esparruan, musika-kontzertuak; RADIO REVOLUCIÓN, LA MALA PEKORA eta HERDOIL, Lizarrako Festagiro Taldea Elkarteak antolatua.

00:00-1:00 eta 1:45-4:45 Foruen plaza, dantzaldia LONDON orkestrarekin.

01:00 Foruen plaza, Desmayo, Larrain Dantza eta Lizarrako Pot-purria Hermanos Montero gaiteroekin. Jarraian, Peña La Bota irtengo da BAJADICA DEL CHE ohizko ibilbidea egiteko.

01:30-03:30 San Martin plaza, DÚO IMPERIAL emanaldia.

ABUZTUAREN 4an – IGANDEA

08:00 Dianak Musika Banda eta gaiteroekin eta ENTZIERROTXOA.

08:15-09:00 Lizarra Ikastolako barrakan, Santiago plazan kokatuta, HERRI SALDA eskainiko da.

09:00 ENTZIERROA. Jarraian Zezen plazan, bigantxak zaletuentzat.

10:30 Udalbatzaren irteera, bere segizio ofizialaz lagundurik.

11:00 San Pedro Ruakoa elizan, Hiriko Patroi Gorenaren ohoretan, San Andres Apostolua, MEZA NAGUSIA eginen da, eta Udalbatzaren etorrerarekin.

12:00 PROZESIO HANDIA San Pedro Ruakoa elizatik, Hiriko Udal Goren Korporazioa, Erraldoien eta Buru handien konpartsa, txistulariak, ermandadeak, kofradiak, akordiolariak, errondailak, txarangak, dantza taldeak, gaiteroak, eta Estella-Lizarrako musika bandaren etorrerarekin.

Jarraian LA PAÑUELADA ospatuko da (herri ekimena).

13:00 Los Llanos pasealekuan, Gorgoritoren abenturak, “Gorgorito contra los caníbales”.

13:00 Santiago plaza, Bertso Bermuta, Joanes Illarregi, Alazne Untxalo eta Saioa Alkaiza.

13:15 Foruen plazan. Dantza Plazan: Jauzi festa, Estellerriko Herri Dantzen Tailerrak antolatua.

18:30 Zezen plaza,

BURTZIKETA ARTEAREN ZEZENKETA

Portugaleko Jose Rosa Rodrigues ganadutegiaren, 6 ZEZEN toreatuko dira, honako burtzikari hauentzat:

PABLO HERMOSO DE MENDOZA

LUIS PIMENTEL, Mexikokoa

GUILLERMO HERMOSO DE MENDOZA

Jarraian, zaletuentzat bigantxak askatuko dira eta San Andres Peña irtengo da.

18:30 San Martin plaza, haurrendako animazioa: “Txiki disko”.

19:30-21:00 Santiago plaza, herri dantzak PATXI ETA KONPANIA taldearekin, Lizarra Ikastolak antolatuta.

20:30-21:55 Foruen plaza, musikaldia NUEVA ALASKA orkestrarekin.

21:00-22:00 Santiago plaza, dantzak Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta Hermanos Montero gaiteroekin.

22:00 Foruen plaza, zezensuzkoaren lasterketa.

Jarraian, BAJADICA DEL CHE, ohiko ibilbidea. Peña La Botarekin.

22:30-00:00 Santiago plaza, herri dantzak PATXI ETA KONPANIA taldearekin, Lizarra Ikastolak antolatuta.

22:45 Los Llanos Kulturaguneko lorategietatik, Tomas pirotekniaren eskutik, SUZIRI SORTA bat erreko da.

23:00 Txosna-esparruan, DJ gaua: IRUÑERRIA JAMAICA CLASH, NIKOTINA eta JABITO, Lizarrako Festagiro Taldea Elkarteak antolatua.

00:00-1:00 eta 1:30-3:30 Foruen plaza, dantzaldia NUEVA ALASKA orkestrarekin.

01:00 Foruen plaza, Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria Hermanos Montero gaiteroen ekitaldia.

ABUZTUAREN 5ean, ASTELEHENA – ZAHARREN EGUNA

08:00 Dianak eta alboradak eta ENTZIERROTXOA.

08:15-09:00 HERRI SALDA, Santiago plazan kokaturik dagoen Lizarra Ikastolako barrakan.

09:00 ENTZIERROA, eta segidan, Zezen plazan, bigantxak zaletuentzat.

10:00 Nafarroa Beherea kalean, entzierro txiki (itxurazkoa).

11:00 ERRALDOI ETA BURU HANDI KONPARTSAREN irteera, Udaletxetik.

Ondoren Japoniar Lehergailu sorta baten jaurtiketa Foruen plazan.

11:00 HAMAIKETAKOA San Martin plazan, bertan Udalak ardoa eta garagardoa oparituko die etorle guztiei. Handik LA BOMBADA irtengo da, ibilbidea Hiriko kaleetan zehar egiteko (herri ekimena).

11:00 Meza Santa Klara elizan, jarraian, Musika Eskolako atzealdean izanen da UDALETXEAREN OMENALDIA NAGUSIEI.

Ondoren, Acordes Navarros jota taldearen emanaldia izanen da.

12:30 Los Llanos Ibiltokian, KONTZERTUA Estella-Lizarrako Musika Bandarekin. Atsedenaldian ekitaldia Gaita eta Danborreko gela gaiteroekin.

13:00 Aita Hilario Olazaran txistulari taldearen kalejira.

13:00 Los Llanos pasealekuan, Gorgoritoren abenturak, “En la tumba del faraón Tutankamon”.

13:30 Santiago plaza. Bermut Kontzertua, Multigangas Iturria (pop-soul).

18:30 San Martin plaza, haurrendako animazioa: “Comiclon”.

18:30 Zezen plaza,

NOBILLADA

Villafranca (Nafarroa) Santafé Martón abeltzantzaren LAU ZEZENKO

Tielmes (Madrid), ALFONSO ORTIZ

San Sebastián de los Reyes, DIEGO GARCÍA

Jarraian, zaletuentzat bigantxak askatuko dira eta San Andres Peña irtengo da.

19:30 Santiago plaza, GAREAN JAI ALAI: magia ikuskizuna.

20:30-21:55 Foruen plaza, kontzertua SERAFÍN ZUBIRI En EsenZia.

21:00-22:00 Santiago plaza, dantzak Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta Ruiz-Echeverria gaiteroen ekitaldia.

22:00 Foruen plaza, zezensuzkoaren lasterketa.

Jarraian BAJADICA DEL CHE. Peña La Botarekin.

00:00 Santiago plaza, Flitterren rock kontzertua, Peña La Botak antolaturik.

00:00-1:00 eta 1:30-3:30 Foruen plaza, dantzaldia En EsenZia orkestrarekin.

01:00 Foruen plaza, Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria ekitaldia Gaita eta Danborreko gela gaiteroekin.

ABUZTUAREN 6an, ASTEARTEA – HAURRAREN EGUNA

08:00 Dianak Musika Banda eta gaiteroekin eta, ENTZIERROTXOA ZEZENKOEKIN.

08:15-09:00 HERRI SALDA, Santiago plazan kokaturik dagoen Lizarra Ikastolako barrakan.

09:00 ENTZIERROA ZEZENKOEKIN, eta segidan, Zezen plazan, bigantxak.

10:00 Nafarroa Beherea kalean, entzierro txiki (itxurazkoa).

11:00 ERRALDOI ETA BURU HANDI KONPARTSAREN irteera, Udaletxetik.

11:30 Harrera Haur Udalbatzari Udaletxean, bertan Hiria agintzen duen makila emanen zaie.

12:00 Haur-Udalak SUZIRIAK botako ditu.

Ondoren, San Pedro Ruakoa elizan, lore eskaintza, San Andres Apostoluaren ohoretan, bertan Haur Udalbatza izanen da erraldoi eta buru handi, mazokariak, klarinariak, haur dantzariak eta musika taldeak lagundurik.

Jarraian, LA PAÑUELADA INFANTIL burutuko da (herri ekimena).

Berriro Udaletxean, Erraldoi eta Buru Handiek Hiriko kaleetan zehar beren ibilbidea hasiko dute.

13:00 Estella-Lizarrako Musika Bandarekin kalejira.

13:00 Los Llanos pasealekuan, Gorgoritoren abenturak, “Gorgorito y Garrafito, agentes secretos”.

13:00 Aita Hilario Olazaran txistulari taldearen kalejira.

13:00 Musika Eskolako atzealdean, Los Tenampas taldearen emanaldia.

13:15 Santiago plaza. Bermut Kontzertua, Spirit (rock’70).

16:00-20:00 Los Llanos Pasealekuan, zineen aurrean, HAURRENDAKO JOLASPARKE HANDIA.

18:00 Remontival Pilotalekuan, profesionalen PILOTA JOKO HANDIAK.

18:30 Zezen plaza,

ZEZEN-IKUSKIZUNA HAURRENTZAT

Larragako (Nafarroa) Angel Macua Oinordekoen abeltzaintzaren BEHIEKIN

Ondoren, zaletuentzat bigantxak askatuko dira.

20:30-21:50 Foruen plaza. Festa Gazte. Kontzertua: KOMANDO FUNK.

21:00-22:00 Santiago plaza, dantzak Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta Gaita eta Danborreko gela gaiteroekin.

22:00 Foruen plaza, zezensuzkoaren lasterketa.

Jarraian, BAJADICA DEL CHE. Peña La Botarekin.

22:30 Foruen plaza. Festa Gazte.

– Kontzertua: HESIAN.

– Kontzertua: EN TOL SARMIENTO.

– Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria Iturrieta gaiteroekin.

– Diskofesta DJ OHIAN VEGA.

23:00 Los Llanos Kulturaguneko lorategiak, “Pan con Chile” Hispanoamerikako musika talde handiaren emanaldia

ABUZTUAREN 7an, ASTEAZKENA

08:00 Dianak eta alboradak eta ENTZIERROTXOA.

08:15-09:00 Lizarra Ikastolako barrakan, Santiago plazan kokatuta, HERRI SALDA eskainiko da.

09:00 ENTZIERROA. Jarraian Zezen plazan, bigantxak.

10:00 Nafarroa Beherea kalean, entzierro txiki (itxurazkoa).

11:00 ERRALDOI ETA BURU HANDI KONPARTSAREN irteera Udaletxetik.

Ondoren, Japoniar Lehergailu sorta bat jaurtikiko da Foruen plazan.

11:30 San Migel Auzoko pilotalekuan, APARRAREN JAIA.

12:00 Foruen plaza, HERRI KIROLAK, Peña La Botak antolaturik.

12:30 Los Llanos pasealekuan, KONTZERTUA Estella-Lizarrako Musika Bandaren eskutik. Atsedenaldian Hermanos Montero gaiteroen ekitaldia.

13:00 Udaletxean, harrera ofiziala Lizarrako Merindadeko Alkateei.

13:00 Santiago plaza. Bermut Kontzertu Solidarioa, Hansa & Iker bakarlari.

13:00 Los Estellicas errondailaren eta Aita Hilario Olazaran txistulari taldearen kalejira.

13:00 Musika Eskolako atzealdean, Bruno eta Lorena Jimenezen emanaldia.

14:30 Santiago plaza. Elkartasunaren bazkaria, Lizarra Harrera Hiriak antolatua.

17:00-20:00 Allinibar kalean. Ur txirrista, Peña La Bota-k antolatua.

18:30 Zezen plaza,

ERREKORTARIEN LEHIAKETA

Larragako (Nafarroa) Angel Macua Oinordekoen abeltzaintzaren zezenkoekin.

San Andres Peñaren irteera.

20:30 ENTZIERROTXOA ZEZENKOEKIN, ohiko ibilbidean zehar.

21:00 ENTZIERROA ZEZENKOEKIN, zezen plazaraino.

20:30-21:55 Foruen plaza. Dantzak eta koreografiak IRATXE ANIMATZAILEAREKIN.

21:00-22:00 Santiago plaza, dantzak Aita Hilario Olazaran txistulariekin eta Deierri Akademiako gaiteroekin.

22:00 Foruen plaza, zezensuzkoaren lasterketa.

Jarraian, BAJADICA DEL CHE. Peña La Botarekin.

23:30 Foruen plaza. Pop gaua.

- Kontzertua: Tributo Joaquín Sabinari ENEMIGOS INTIMOSekin.

– Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria Hermanos Montero gaiteroekin.

– Ondoren, Festak jarraituko du Espainiako Pop Rockaren hoberenarekin.

ABUZTUAREN 8an OSTEGUNA – ABADEJADAREN EGUNA

08:00 Dianak eta alboradak eta ENTZIERROTXOA.

09:00 ENTZIERROA, eta segidan, Zezen plazan, bigantxak.

10:00 Nafarroa Beherea kalean, entzierro txiki (itxurazkoa).

11:00 ERRALDOI ETA BURU HANDI KONPARTSAREN irteera, Udaletxetik.

11:00 Santiago plaza, XLIX. AJOARRIERO LEHIAKETAren partaideak hasiko dira bakailaoak atontzen.

11:15 Jurramendi 76 plaza, Japoniar Lehergailu sorta bat jaurtikiko da.

13:30 XLIX. Ajoarriero Lehiaketaren lapikoak zigilatuko dira.

17:00 San Martin plaza, haurrendako animazioa, San Andres peñak antolatua.

17:30 ENTZIERROTXOA ZEZENKOEKIN, ohizko ibilbidean zehar.

18:00 ENTZIERROA ZEZENKOEKIN.

Ondoren, zezen plaza, zaletuentzat bigantxak askatuko dira.

19:00 Santiago plaza, XLIX. AJOARRIERO LEHIAKETAren epaimahaia bilduko da eta jarraian lehiaketaren epaia emanen du.

20:30 Foruen plaza, musikaldia MARIACHI MÉXICO LINDO.

21:00-22:00 Santiago plaza, dantzak Hermanos Montero gaiteroekin.

22:00 Foruen plaza, zezensuzkoaren lasterketa.

Jarraian, BAJADICA DEL CHE. Peña La Botarekin.

00:00-1:00 eta 1:30-3:30 Foruen plaza, musika disko-dantza TREMENDO SHOW MACRO.

01:00 Foruen plaza, Desmayo, Larrain Dantza, eta Lizarrako Pot-purria Deierri Akademiako gaiteroekin.

JAIETAKO EGITARAUARI GEHIGARRIZKO OHARRAK

ESTATUKO TURISMO IDAZKARITZAK 1980ko URTARRILAREN 16an EMANDAKO EBAZPENAREN BIDEZ LIZARRAKO JAIETAKO “INTERES TURISTIKOA” ALDARRIKATU ZUEN.

UZTAILAREN 31n, ASTEAZKENA

19:30 San Martin plaza, “Berdintasunezko Festak eta eraso sexistarik gabeko jaiak.” Kafe-Kontzertua, Estella-Lizarrako Emakumeen Asanbladak antolatua.

ABUZTUAREN 1ean, OSTEGUNA

10:00 Zezen plaza, “Haur Pintura Taurinoaren XXV. Lehiaketa”, Club Taurino Estellesek antolatua.

18:00 Chapitel kalean, XXVII. TXILINDRON LEHIAKETA.

19:00 Los Llanos pasealekua, zineen aurrean, GAREAN JAI ALAI: jai bezperako jolasak KULKIrekin.

20:00 Zezen plaza, DESENCAJONAMIENTO eginen da, abuztuaren 3 eta 4an, larunbata eta igandea, hurrenez hurren, zezenketetan arituko diren zezenena.

22:00 San Martin plaza, entzunaldi-kontzertua ESTELLA-LIZARRA MUSIKA BANDAk emana.

23:00 Txosna-esparruan, musika kontzertuak, BROKEN BROTHERS, TITANIANS IN DUB, eta KILIMAK, Lizarrako Festagiro Taldeak antolatua.

ABUZTUAREN 2an, OSTIRALA

05:30 Aurora Lizartarra, “Adriano Juaniz” Auroro Taldeak eskainita.

ABUZTUAREN 9an, OSTIRALA

22:00 Foruen plaza, Zezensuzkoaren lasterketa.

ABUZTUAREN 10ean, LARUNBATA

22:00 Foruen plaza, Zezensuzkoaren lasterketa.

ERRALDOIEN ETA BURU HANDIEN IBILBIDEAK

OSTIRALA, ABUZTUAK 2

Irteera 16:30

Udaletxea, Gaiteroen karrika, Nagusia, Puy, Izarra, Foruen plaza, Caldereria, Santiago plaza, Nagusia, Zapateria, Ruiz de Alda, Espoz y Mina, Ruiz de Alda, Zapateria, Antso Ramirez, Udaletxea, Gaiteroen karrika, Carpinteria, Izarra, Foruen plaza, Caldereria, Santiago plaza, Nagusia, Carpintería, Nagusia, Gaiteroen karrika eta Udaletxea.

LARUNBATA, ABUZTUAK 3

Irteera, 10:30

Udaletxea, Gaiteroen karrika, Carpinteria, Izarra, Foruen plaza, Caldereria, Santiago plaza, Nagusia, Puy, Izarra, Carpinteria, Gaiteroen karrika, Antso Azkarra eta Udaletxea.

Irteera, 17:15

Udalbatza lagunduko da Udaletxetik San Pedro Ruakoa elizara, ondoko kaleetan zehar: Gaiteroen karrika, Nagusia, Antso Ramirez, Azucarero zubia eta San Martin plaza. Elizkizunak bukatutakoan kale berberetan zehar itzuliko da Udaletxera.

IGANDEA, ABUZTUAK 4

Irteera, 10:30

Udaletxetik, Gaiteroen karrika, Nagusia, Antso Ramirez, Azucarero zubia eta San Martin plaza. Hemendik prozesioaren ibilbidea eginen da, gero aipatutako kale berberetan zehar itzultzeko.

ASTELEHENA, ABUZTUAK 5

Irteera, 11:00

Udaletxea, Sortzez Garbia, Uharte Donibanekoa Doktorea, Trenbideko zubia, Arieta, San Jeronimo Egoitza, Arieta, Andia, Donibane Zubia, Deierri etorbidea, Zezen plazako zeharbidea, Arroitz, Bakearen plaza, Zezen plazako zeharbidea, Deierri Etorbidea, “Entrañas” aldapa, Santiago, Nagusia, Nafarroa Beherea, Foruen plaza, Comercio, Nagusia, Gaiteroen karrika eta Udaletxea.

ASTEARTEA, ABUZTUAK 6

Irteera, 11:00

Udaletxea, Gaiteroen karrika, Nagusia, Behe Nafarroa, Foruen plaza, Izarra, Nabarreria, La Imprenta, Chapitel, Ruiz de Alda, Zapatería, Nagusia, Gaiteroen karrika eta Udaletxea.

Jarraian Haur-Udalbatza lagunduko da San Pedro Ruakoa elizaraino, eta kale berdinetan zehar itzuliko da Udaletxeraino. Ondoren, Sortzez Garbia, Nafarroa Beherea, Foruen plaza, Nafarroa Beherea, San Andres, Koroatze Plaza, San Andres, Sortzez Garbia eta Udaletxea.

ASTEAZKENA, ABUZTUAK 7

Irteera, 11:00

Udaletxea, Gaiteroen karrika, Carpinteria, Izarra, Nabarreria, Erraldoiak eta Buru Handiak, Puy, Nagusia, Zapateria, Antso Ramirez, Azucarero zubia, San Martin plaza, La Rua, Hilobi Santua, La Rua, San Martin plaza, San Nikolas, Aben Seraq, Frai Diego, Los Llanos zubia, Antso Azkarra, Antso Berritzailea, Antso Azkarra, Sortzez Garbia, Behe Nafarroa, Foruen plaza, Comercio, Nagusia, Gaiteroen karrika eta Udaletxea.

OSTEGUNA, ABUZTUAK 8

Irteera, 11:00

Udaletxea, Antso Ramirez, Nabarrerria, Erraldoiak eta Buru Handiak, Puy, Izarra, Foruen plaza, Oñatiko apezpikua, Santiago plaza, Nagusia, Behe Nafarroa, San Andres, Sorkunde Garbiaren Pasealekua, Gaiteroen karrika, Nagusia, Behe Nafarroa, Foruen plaza, Behe Nafarroa, Nagusia, Gaiteroen karrika eta Udaletxea.

GEHIGARRIZKO OHARRAK

Estella-Lizarrako Musika Bandak abuztuaren 5, 6, eta 7an eginen dituen kontzertuak, euria izanez gero, bertan behera geratuko dira.

Mandoen ibilbideak Zezen plazaraino, Udaletxean hasiko dira, arratsaldeko seietan, Estella-Lizarrako Musika Banda eta gaiteroak lagundurik.

Abuztuaren 6an eta 8an, goizez, azoka esparruko barraketan, haurrendako prezio bereziak.

Hau guztia dela eta bukatutzat ematen da 2019 urterako Hiriko Festen Egitarau Ofiziala, eta bere gehigarrizko oharrak.

Estella-Lizarra, 2019ko uztailaren 16an

Alkatea,

Gonzalo Fuentes Urriza

Comentarios